XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irakurri zeure horoskopoa eta erantzun: zer esaten dizu?Orain da mementua; hartu erabakiak eta lasai ibili.
Lana eskainiko dizute: hartu lan hori.
Maitasunean une tristeak pasatuko dituzu, baina aurrera egin behar duzu.
Kontuz ibili begiekin.
Gauza guztiak poliki egin.
Maitasunean independentzia nahi duzu, baina hori ezin da.
Ahaztu proiektu zikinak.
Pertsona alaia zara zu.
Maitasunean ez lotsatu; altxatu begiak eta beldurrik gabe begiratu besteari.
Haren begietan aurkituko duzu erantzuna.
Ez itxaron.
Hitz egizu orain.
Zeure problemak irakasleari azaldu behar dizkiozu.
Maitasunean ondo zoaz.
Ez kasurik egin lagunei.
Amets horiek ahaztu; ez daude zure esku.
Maitasunean mugi zaitez.
Ez egon beti itxaroten.
Azkenean trena galduko duzu.
Proiektu interesgarria da zurea, eta aurrera atera behar duzu.
Maitasunean zintzo ibili eta parranda horiek utzi.
Beste pertsona ez da beti zain egongo.